Izen emate aldaketak dortsala beste pertsona bati pasatzeko aukera ematen du. Izena eman dutenek bakarrik egin dezaketena, horrela lasterketan parte hartu ezin badute dortsala beste norbaiti utzi ahal izateko aukera ematen zaio.

Zergatik ez diot nire dortsala beste korrikalari bati eman behar izen aldaketa egin gabe?

OSO GARRANTZITSUA da dortsala korrika egingo duen pertsonaren izenean egotea:

  • Lasterketan artatua izan beharko balu aseguruak ez luke korrikalaria estaliko, dortsala bere izenean ez badago.
  • Bere izenean ez dagoen dortsal batekin korrika ari den partaideren bat atzemanez gero, automatikoki deskalifikatua izango da.

Izen emate aldaketa

Noiz egin dezaket izen emate aldaketa?

Izen ematea zeuk egin bazenuen, izen emate aldaketa “Zure izen emateak kudeatu” atalean egin dezakezu EROSLE gisa sartuta, hau da, izena ematerakoan erabili zenuen e-posta helbidea eta pasahitza sartuta “Eroslea bezala” atalean.

Izen ematea beste norbaitek egin bazuen, berari eskatu behar diozu izen ematea aldatzeko “Zure izen emateak kudeatu” atalaren bidez.

Izen-emate aldaketa egiteko pausoak:

  • Sartu "Nere izen-emateak kudeatu" atalean (erosle gisa).
  • Zoaz "Izen-emate aldaketa" aukerara eta sartu korrikalari berriaren helbide elektronikoa.
  • Sistemak e-mail bat bidaliko dio pertsona berriari, izen-emate aldaketa egiteko esteka batekin.
  • Pertsona berriak izen-emate prozesua osatuko du bere datuekin eta ordainketa gure webgunean egingo du.
  • Helbide elektroniko bat iritsiko zaizue, bai jatorrian inskribatutako pertsonari, bai berriari, izen-emate aldaketa berretsiz.

Berriak

Izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da

Aurten, berrikuntza gisa, Behobia – San Sebastian lasterketaren izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da, lehen fasean egin zen bezala.

Irakurri gehiago

BSS 505025 Proiektuare aurkezpena

Gaur goizean, Maiatzak 5, 60. Behobia - San Sebastián (B/SS) lasterketaren izen-emate orokorraren irekierari buruzko eta BSS 50/50/25 proiektuaren inguruko aurkezpena egin da Donostiako Udaletxean.

Irakurri gehiago

Behobia-Donostia kamisetaren neurri berriak

Kontsulta itzazu Behobia-San Sebastian lasterketako kamiseten neurri berriak, zure taila egokia zein den jakiteko.

Irakurri gehiago