Nola ikusi dezaket nire izen ematea?

Zure izen ematea “Zure izen ematea kudeatu” atalean kontsulta dezakezu:

  • Izen ematea zuk zeuk egin bazenuen “EROSLE” gisa sar zaitezke izen ematea egiterakoan jarritako e-posta helbidea eta pasahitza erabilita.
  • Izen ematea ez bazenuen zeuk egin “KORRIKALARI” gisa sartu beharko duzu, horretarako izena, abizena eta jaiotze data sartu beharko dituzu. Modu honetan, izen ematea kontsulta dezakezu, baina ezingo duzu aldaketarik egin.

Nola ordain dezaket ordaintzeke dudan izen ematea?

  • Izen emate bat ordaintzeke badaukazu, “Zure izen ematea kudeatu” atalean sartu EROSLE gisa, izen ematea egiterakoan jarri zenuen e-posta helbidea eta pasahitza erabilita.
    Ordainketa aktibatuta badago “ORDAINDU” botoia izango duzu. Oraindik ez bada agertu itxaron ordu batzuk eta saiatu berriro. Eskuz aktibatzen dugu eta denbora tarte bat behar dugu.
  • Izen ematea beste pertsona batek egin badizu, bera sartu beharko da “Zure izen ematea kudeatu” atalera ordainketa egiteko.

izen ematea kudeatu

Nire izen emateko datuak alda ditzaket?

Izen ematea zuk zeuk egin bazenuen aldaketak egin ditzakezu “Zure izen ematea kudeatu” atalean “EROSLE” gisa sartuz, eta izen ematea egiterakoan jarritako e-posta helbide eta pasahitzarekin sartuz.

Alda ditzakezu:

  • Datu pertsonalak
  • Kamiseta taila (irailaren 20ra arte bakarrik)
  • Lasterketaren poltsa jasotzeko lekua (irailaren 20ra arte bakarrik)

Izen ematea zuk ez bazenuen egin bi aukera dituzu:

  • Izen ematea egin zizun pertsonari aldaketa egiteko eskatu.
  • Gurekin harremanetan jarri helbide elektronikoaren bidez: info@behobia-sansebastian.com.

Berriak

Izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da

Aurten, berrikuntza gisa, Behobia – San Sebastian lasterketaren izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da, lehen fasean egin zen bezala.

Irakurri gehiago

BSS 505025 Proiektuare aurkezpena

Gaur goizean, Maiatzak 5, 60. Behobia - San Sebastián (B/SS) lasterketaren izen-emate orokorraren irekierari buruzko eta BSS 50/50/25 proiektuaren inguruko aurkezpena egin da Donostiako Udaletxean.

Irakurri gehiago

Behobia-Donostia kamisetaren neurri berriak

Kontsulta itzazu Behobia-San Sebastian lasterketako kamiseten neurri berriak, zure taila egokia zein den jakiteko.

Irakurri gehiago