Izena eman zuten 27.722 pertsonatik 25.182 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 59. Behobia-San Sebastián lasterketan parte hartzera, %9ak kale egin dutelarik. Helmugara 24.970 Lasterkari iritsi dira, 212k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 958 deskalifikatuak izan dira.

Emakumezkoen partehartzea aurten ere igo egin da, 7.869 korrikalari atera dira, lasterkarien %31,25ra iritsiz, errekor berria ezarri da.

Aurtengo edizioa hontan irabazlea Chakib Lachgar izan da 1:02:19 denborarekin bigarren Rubén Morales izan da 1:02:29 denborarekin eta hirugarren Iraitz Arrospide 1:02:31 denborarekin.

Emakumezkoetan irabazlea Mireia Guarner izan da, 1:13:54 denborarekin. Bigarren Lorena Plano 1:14:11 denborarekin eta hirugarren Maitane Melero 1:14:29 denborarekin.

Lehen Gipuzkoarrak Maite Arraiza eta Chakib Lachgar izan dira.

Roller kategorian, irabazleak Aitor Agorreta eta Berezi Martínez de la Fuente izan dira.

Handbike kategorian, Iván Manoel Montero Ginonezkoetan, Leire Troitiño emakumezkoetan eta Gurpil aulkietan Lauren Lebeaut izan dira irabazlea.

Mireia Guarner, 59. behobiaren irabazlea
Chakib Lachgar, 59. behobiaren irabazle