B/SS BioINN ekimen berria ezagutzera emateko, C.D. Fortuna K.E. eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuaren arteko lankidetzaren emaitza den ekimen berria. Ekimen honen helburua lasterketan zehar errendimenduan eragina duten eta korrikalarien osasunean eragina izan dezaketen ezaugarri eta/edo baldintzak aztertzea da.
Lankidetza honen abiapuntu gisa, TAUPADEKINN ikerketa jarri dugu abian Behobia - Donostia (B/SS) 2024 lasterketaren edizio honetan, eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
TAUPADEKINN
Zer da TAUPADEKINN?
Alde batetik, lasterketan zehar muga anaerobikotik gorako bihotz-maiztasunean igarotako denbora, eta, beste aldetik, osasun-arreta beharko duten gertaeren arteko erlazioa aztertuko duen behaketa-ikerketa da.
Zertarako balio du?
Muga anaerobikoen eta osasun-arreta behar duten gertaeren arteko erlazioa ikertzeko aukera emango du, bai eta ibilbideko puntu kritikoak zein erlazionatutako beste faktore batzuk identifikatzeko ere.
Nork bultzatzen du TAUPADEKINN?
Azterlana C.D. Fortuna K.E.k eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak koordinatzen dugu.
Noiz egingo da?
Aurtengo B/SS 2024 edizioan zehar.
Nork har dezake parte?
Bi sarbide irizpide hauek betetzen dituzten pertsonak:
- B/SSan korrikalari moduan izena emanda egotea.
- Gailu adimendua izatea (erlojua, pultsometroa) lasterketan zehar bihotz-maiztasuna monitorizatu ahal izateko.
Zertan datza TAUPADEKINN ikerketan parte hartzeak?
Parte hartzeko, zure baimena eta konpromisoa behar dira:
- Lasterketaren aurreko eta osteko galdetegiak erantzuteko.
- Esfortzu-probaren emaitzak bidaltzeko, halakorik izanez gero.
- B/SSan zure erlojuak/gailuak erregistratutako datuak bidaltzeko (berdin dio etxe komertzialak).
Nola hartu dezaket parte?
Behobia - San Sebastian lasterketaren aurtengo edizioko korrikalaria zarenez, azterlanaren informazioa jasotzen duen mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta, bertatik, galdera-sorta txiki bat betez, azterlanean parte hartzea onartu ahal izango duzu.
Lasterketa hasi baino egun batzuk lehenago emaila jaso ez baduzu eta parte hartzeko interesa baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: estudio@behobia-sansebastian.com
Zer lortuko dut trukean?
B/SS hobetzeko, osasuna sustatzeko eta prebenitzeko eta kirol-jarduera sustatzeko ikerketa-proiektu batean lagundu izanaren satisfazioa. Gainera, zure datuekin pertsonalizatutako txosten labur bat jasoko duzu.
Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: estudio@behobia-sansebastian.com