Irteera taldeak eta ordutegiak

Infografian dortsal zenbakiaren arabera irteera taldeen ordutegia eta kokapena. Bertan adierazten da ere kontsignan poltsa uzteko ordutegia eta talde bakoitzean zein erbi doan.

Irteera infografia

Irteera infografia (PDF - 3 Mb)

 

Irteera ordua eta taldea dortsalean datoz idatzita, zure talde zenbakia kontutan hartzea eta zure zenbakia duen kartelaren atzean jartzea oso garrantzitsua da. Ordua nahiz eta antzekoa izan aldatu egin daiteke arrazoi desberdinengatik, baino taldea beti erreferentzi zuzena eta ona izango da. Irteera aurreratzen baduzu deskalifikatua izango zara.

Irteerara nola iritsi

trenaautobusa

Trena + Autobusa: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia (*)

Korrikalarientzat eta lasterketaren aurretik irteerara iristeko bakarrik balio du. Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.

(*) OharraIrteeraraino eramaten zaituen edozein tren txartel arrunt, Gipuzkoako edozein geltokitan erosia, baliagarria izango da autobusera igotzeko, lasterketaren dortsala aurkeztuz. Beraz, ez da beharrezkoa Donostiara txartel berezia erostera etortzea. Adibidez: Zarautz-Ficoba ibilbidearen prezioa 5,10€ ingurukoa da (3 gune) eta Donostiatik (2 gune) 2,75€ kostatzen da eta autobusera igotzeko balio du.

Tren geltokiak
trena
Kontsultatu zein geltoki duzun gertuago, zein txartel erosi behar duzun jakiteko, Euskotrenekoa edo Renfekoa.
Trenen eta kontsignaren gida
Ordutegia
Zure izen-abizenak sartuta, irteerara joateko ordurik eta modurik onena emango dizu.
Txartelaren prezioa
Txartela 1,50€
TRENA + AUTOBUSA
Lasterkarientzako bakarrik balio duen txartela, lasterketa baino lehen irteerara iristeko
Ibilbidea

Euskotren

Zumaia - Lasarte - Donosti - Irun (Nazioarteko zubia) linea.

Euskotrenen ordutegiak lasterketa egunean (laster).

Euskotrenen ordutegiak lasterketa egunean
Ibilbidea

Renfe

Zumarraga - Tolosa - Donosti - Irun (Colón ibilbidea) linea.

Renferen ordutegiak lasterketa egunean (laster) Renferen ordutegiak lasterketa egunean
Txartela

Txartel bereziaren salmenta puntuak

Informazio hau prezio murriztuko txartel bereziari buruzkoa da.

C.D. FORTUNA K.E, Pío Baroja kiroldegia
- Urriaren 28tik azaroaren 9era.

C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan - Kursaal Kongresu Jauregia
- Azaroak 8, ostirala, 12etatik 21etara.
- Azaroak 9, larunbata, 10etatik 20etara.

Lasterketa egunean: ez gomendatua pilaketak egon daitezke eta.

  • Euskotren: Amara eta Anoetako geltokietan - lasterketaren egunean bakarrik.
  • Renfe: 11ak arte autosalmenta makinetan eta leihatiletan.
  • Renfe: Aurten EZ da salmentarik egongo Renfeko makinetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Renfe eta Euskotrenen webguneak bisita daitezke lasterketa baino egun batzuk lehenago.

trena

Autobus publikoak eta pribatuak

Autobus pribatuak: A-8 autopista

Antolakuntzatik kanpoko klub, talde eta abarren autobusek Behobiatik (Iruña-Iruñea) atera beharko dute, parte-hartzaileak ZAISA III (N121-A) gunean utziz, kontsignaren ondoan, eta Donostiara abiatuz.

Helmugan autobusentzako aparkalekua Anoeta estadioan eta Illunbeko zezen-plazan egongo da, eta autobusak izango ditu helmugako gunetik (Avda. Askatasuna) Anoeta estadioraino.

oinez

Oinez

kontuz

Irundik

Irteera-puntura iristeko, Dario de Regoyos kaletik joan beharko duzu, Bidasoa ibaiaren paraleloan.

Ikusi irteerako infografia

kontuz

Frantzia eta Iparraldetik

Iparraldetik oinez bazatoz, Behobiako zubitik igaro behar duzu.

Ikusi irteerako infografia

Zerbitzuak

Kontsigna
Kontsigna
Utzi zure motxila lasterketa baino lehen eta guk helmugara eramango dizugu.
Erbiak
Erbia
29 erbi daude lasterketan, eta banderola bat daramate egin behar duten denborarekin.

Berriak

Behobia-Donostia kamisetaren neurri berriak

Kontsulta itzazu Behobia-San Sebastian lasterketako kamiseten neurri berriak, zure taila egokia zein den jakiteko.

Irakurri gehiago

Titulartasuna aldatzeko berrikuntzak

Aurten, zerbitzua hobetzeko eta honen erabilera egokia bermatzeko asmoz, Izen-emate aldaketak 5 euroko kostua izango du dortsala lagatzen duenarentzat.

Irakurri gehiago

Joma eta Behobia-San Sebastian lasterketak beren bideak lotu dituzte

Fortuna Kirol Elkarteak eta Jomak akordio bat sinatu dute, kirol-marka eta Behobia – San Sebastian lasterketa batzen dituena, bere babesle tekniko ofizial gisa.

Irakurri gehiago