Izen emateak

Egutegia atalean ikus dezakezu patinatzaileen izen emate epea, ohikoak izan edo ez.

Informazio garrantzitsua

  • Irteera ordua: 9:20
  • Lasterketan parte hartzeko maila egiaztatzea
    Behobia - San Sebastián korrikalarientzako lasterketa da, baina patinatzaileei parte hartzeko aukera eman zaie baldintza bakarrarekin: Ezin da patinatzailerik egon oinezkoen lasterketaren buru den motorraren atzetik. Horretarako lasterketa amaitzeko gutxieneko abiada 16 km/o da.
  • Egiaztatzeko balio duten probak
    Profil antzekoa duten lasterketak, nazioarteko ekitaldi handiak, gogorragoak diren lasterketak... Ez dute balio: Hiri paseoak, proba lauak edo laburragoak. Kontuan izan ohiturarik gabeko pertsonentzat profil zaileko lasterketa dela eta arriskutsua izan daitekeela.
  • Akreditaziorik ez badut, ezin al dut parte hartu?
    Logika kontua da: lasterketaren profila kontuan hartuta, parte har dezakezu halako aldapa zorrotzak igotzeko eta jaisteko gai bazara taldean eta adierazitako denboran.
  • Erretiratzeko betebeharra eta igarotze denborak
    Adierazitako kilometro puntuetatik beranduago igarotzen den pertsona orok nahitaez utzi beharko du lasterketa. Hori ez egiteak hurrengo urteetarako deskalifikatzea eta zigorra dakar. Oinezko lasterketaren buruan doazen motorrak dira nahitaezko erretiratze unea zehazten dutenak, zuregana heltzean.
Km. 5 9:40
Km. 10 10:00
Km. 15 10:20
Km. 20 10:40

Hemen ikus ditzakezu lasterketako erretiratze-puntuak. Ez dago erratz-autorik.

Nola iritsi irteerara

Webguneko Irteera atalean kontsulta dezakezu irteerara nola iritsi.

Lasterketako poltsa jasotzea

Izen ematean aukera dezakezu lasterketako poltsa non jaso nahi duzun.

Ibilbidea

Webguneko Ibilbidea atalean ikus dezakezu ibilbide, anoa puntu, erretiro puntu, profil eta abarri buruzko informazioa.

Kontsigna
Kontsigna
Patinatzaileek kontsigna zerbitzu propioa dute, gainerakotik bereizia (beranduago iristen dira helmugara). Urtero bezala, Seicar-ek zuen eskura jarriko du furgoneta bat. ADI! Furgonetak Donostiarantz irten behar du 9:30ean.

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure helbide elektronikoaren bidez: info@behobia-sansebastian.com.

Berriak

Izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da

Aurten, berrikuntza gisa, Behobia – San Sebastian lasterketaren izen-emate orokorra itxarote-ilara birtual batekin egingo da, lehen fasean egin zen bezala.

Irakurri gehiago

BSS 505025 Proiektuare aurkezpena

Gaur goizean, Maiatzak 5, 60. Behobia - San Sebastián (B/SS) lasterketaren izen-emate orokorraren irekierari buruzko eta BSS 50/50/25 proiektuaren inguruko aurkezpena egin da Donostiako Udaletxean.

Irakurri gehiago

Behobia-Donostia kamisetaren neurri berriak

Kontsulta itzazu Behobia-San Sebastian lasterketako kamiseten neurri berriak, zure taila egokia zein den jakiteko.

Irakurri gehiago