Laster eguneratuko dugu atal hau 2024ko edizioaren informazio guztiarekin.
Lasterketaren aurretik, bitartean eta ondoren baliagarria izango duzun informazioa
Lasterketaren aurretik
Lasterketaren poltsaren jasotzeko lekua
Trenen eta kontsignaren Gida: zure izen abizenak sartuta, zauden tokitik irteerara joateko ordutegi hoberena gomendatuko dizu eta zein leku aukeratu zenuen konprobatu.
Lasterketaren poltsaren jasotzea
Dendetan jasotzea aukeratu zuten pertsonek, Urriaren 31tik Azaoraren 9ra jasotzeko aukera izango dute denden ordutegietan.
Poltsak, aukeratutako bilketa-puntuan mantenduko dira denbora guztian, EZ dira C.D. Fortuna K.E. jasotze puntura mugituko.
C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan - Kursaal Kongresu Jauregia
C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan jasotzea aukeratu zuten pertsonek ondorengo egunetan jasotzeko aukera izango dute:
- Azaroak 8, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
- Azaroak 9, larunbata, 10:00etatik 20:00tara
Lasterketaren poltsaren jasotzea
Lasterketaren poltsa jasotzeko, ezinbestekoa izango da:
- NAN, Pasaportea edo argazkidun identifikazio-dokumentu bat.
- Izen ematearen ziurtagiria.
Beste parte-hartzaile baten dortsala jasotzea badago, baina kasu horretan parte hartzaileari eskatzen zaion dokumetazioa aurkeztu beharko da.
Lasterketaren poltsa edo irteerako taldeetan aldaketak
Irailaren 20tk aurrera (izen-emateak ixten diren eguna) EZIN da KAMISETAREN TAILA, DORTSALAREN KOLOREA edo JASOTZE LEKUA aldatu.
Izen-ematearen titular aldaketa
Izen ematea izenez aldatzean dortsalaren titulartasuna beste pertsonari pasatzen diozu. Ez du suposatzen inungo gasturik.
Webgunean izen-ematea egin zuen pertsonak egin behar du, berak bait ditu e-maila eta pasahitzak Nere Izen Emateak atalean sartuz.
Irailaren 11tik aurrera egin ahal izango da lasterketa bezpera arte.
Lasterketaren poltsari dagokion datuak (kamiseta taila, jasotze lekua eta dortsal kolorea) aldatzeko epea irailaren 20ean bukatzen da.
OSO GARRANTZITSUA da dortsala korrika egin behar duen pertsonaren izenera egotea lasterketan edozein atentzio behar ez gero aseguruak ez du gain hartuko eta. Dortsalaren erabilera okerrak deskalifikazioa suposatzen du.
Kontsigna
Motxila uztea
Parte-hartzaileek bere motxila itxita (gehienez 5Kg) eta dortsalean datorren itsasgarriarekin hurrengo tokietan utzi ahal izango dute:
- Lasterketaren poltsaren jasotze puntua Kursaal Kongresu Jauregia:
- Azaroak 8, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
- Azaroak 9, larunbata, 10:00etatik 20:00tara
- Gipuzkoa Plaza: Azaroak 10, 7:30tatik aurrera
- Irteera: Azaroak 10, 8:30tatik aurrera, dortsalaren atzealdean talde bakoitzarentzat ezarritako muga-ordura arte. Geroago ez da bermatzen kontsigna-zerbitzurik. Zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu motxila.
Motxila jasotzea
Motxilak, kasu guztietan Gipuzkoa Plazan (Helmugan) jasoko dira.
Motxila jasotzeko beharrezkoa da dortsala erakustea.
Irteerara nola iritsi
TRENEAN + AUTOBUSA: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia (*)
Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.
(*) Oharra: Irteeraraino eramaten zaituen edozein tren txartel arrunt, Gipuzkoako edozein geltokitan erosia, baliagarria izango da autobusera igotzeko, lasterketaren dortsala aurkeztuz. Beraz, ez da beharrezkoa Donostiara txartel berezia erostera etortzea. Adibidez: Zarautz-Ficoba ibilbidearen prezioa 5,10€ ingurukoa da (3 gune) eta Donostiatik (2 gune) 2,75€ kostatzen da eta autobusera igotzeko balio du.
Euskotreneko FICOBAko geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.
Renfeko Irungo geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.
Irteera
19 irteera-talde daude, bakoitza bere irteera-ordutegiarekin.
OSO GARRANTZITSUA da zure irteera taldea zein den jakitea, horrek markatuko baitu zure irteera. Ordutegiek edozein arrazoiengatik atzerapenak jasan ditzazkete eta.
Kontsultatu zure izen-ematea zure DORTSAL ZENBAKIA et KOLOREA jakiteko. Irteerako infografia kontsultatu dezakezu zure TALDEA eta IRTEERA ORDUA ezagutzeko.
Ikusi Irteerako infografia (PDF - 3 Mb)
Irteera taldeetan aldaketak
Irailaren 20tik aurrera (izen-ematea ixten dugun eguna) EZIN da aldaketarik egin IRTEERA TALDEETAN.
EZIN DA egokitutako taldearen aurretik irten nahiz eta taldea kolore berekoa izan. Lehenago irteteak deskalifikazioa ekar lezake.
Posible da egokitutako taldearen ondoren atera.
Ibilbidea
- 7 hornidura puntu daude.
- Erretiratze puntuak:
Edozein arrazoirengatik jarraitu ezin baduzu, ibilbidean dauden geldokietatik (Euskotren edo Renfe) mugitu ahal izango duzu (bolondresek eta osasun-langileek tren tiketak izango dituzte). Bestela, taxian Vallinaren edozein puntutik. - Nahitaezko erretiratzea:
10. kilometroan, gehienez 1:15ean azken irteeratik. 15. Kilometroan 1:55ean. Beranduago iristen diren atletak erretiratu egin beharko dira, uko egin ezkero, entolakuntzak ez du inolako erantzunkizunik izango.
Helmuga
Dutxak
Lasterketa ondoren, nahiz eta mugatuak izan, dutxak daude. Honako hauek dira:
- Anoetako Belodromoa - parte-hartzaileak bertara gerturatzeko DBUS autobus zerbitzu berezi bat egongo da Avenida de la Libertad, 14etik
- Pio Baroja Kiroldegia (Antiguon)
- Manteo Kiroldegia (Gros-en)
- Ondarreta hondartzako Kabinak (Antiguon)
- Kontxa hondartzako Kabinak