Lasterketako poltsa jasotzeko lekua izena ematerakoan aukeratzen da eta irailaren 20ra arte alda daiteke.

Lasterketako poltsa barruan jasoko duzu zure dortsala eta kamiseta ofiziala, lasterketarako urtero propio diseinatua.

Zer agiri behar dut lasterketako poltsa jasotzeko?

Lasterketako poltsa jaso ahal izateko beharrezkoa da NANa (sakelakorekin egindako argazkia ere baliozkoa da) edo izen ematearen frogagiria erakustea.

Zer egin dezaket lasterketako poltsa jasotzera joaterik ez badut?

Lasterketako poltsa zuk zeuk jasotzerik ez baduzu, zure ordez beste edonork egin dezake. Horretarako, zure NANaren argazkia edota fotokopia edo izen ematearen frogagiria erakutsi beharko du. Frogagiria “Zure izen emateak kudeatu” atalean eskura dezakezu.

harremanetarako formularioa

Nola alda dezaket jasotze tokia?

Izen ematea zeuk egin bazenuen, aldaketa egin dezakezu “Zure izen emateak kudeatu” atalean EROSLE gisa sartuta, hau da, izena ematerakoan erabili zenuen e-posta helbidea eta pasahitza sartuta “Eroslea bezala” atalean.

Ez bazenuen izen ematea zeuk egin, bi aukera dituzu:

  • Aldaketa egiteko eskatzea izen ematea egin zuen pertsonari.
  • Gurekin harremanetan jartzea info@behobia-sansebastian.com helbide elektronikoaren bidez.

Non jaso daiteke lasterketako poltsa?

Fortuna K.E.-ren banaketa puntua

Ondo datorkizun dendarik ez bada, Fortuna K.E.-ren banaketa puntuan jaso dezakezu. Aurten, Kursaal Kongresu Jauregian egongo da.

Gune honetan, lasterketaren aurreko ostiralean eta larunbatean bakarrik jaso ahal izango da poltsa ordutegi honekin:

  • Azaroaren 7an, ostirala, 12:00etatik 21:00etara
  • Azaroaren 8an, larunbata, 10:00etatik 20:00etara

Hitzartutako dendak

Behobia - San Sebastián-ek zenbait herritako denden zerrenda eskaintzen du lasterketa dataren aurreko 15 bat egunetan hasi eta bezpera arte poltsa jaso ahal izateko.

IKUSI DENDEN ZERRENDA

DENDEN ZERRENDA - Laster

Berriak

Behobia-Donostia kamisetaren neurri berriak

Kontsulta itzazu Behobia-San Sebastian lasterketako kamiseten neurri berriak, zure taila egokia zein den jakiteko.

Irakurri gehiago

Titulartasuna aldatzeko berrikuntzak

Aurten, zerbitzua hobetzeko eta honen erabilera egokia bermatzeko asmoz, Izen-emate aldaketak 5 euroko kostua izango du dortsala lagatzen duenarentzat.

Irakurri gehiago

Joma eta Behobia-San Sebastian lasterketak beren bideak lotu dituzte

Fortuna Kirol Elkarteak eta Jomak akordio bat sinatu dute, kirol-marka eta Behobia – San Sebastian lasterketa batzen dituena, bere babesle tekniko ofizial gisa.

Irakurri gehiago