Gaur Behobia - San Sebastián lasterketak Luanvi markako kamiseta aurkeztu du, azaroaren 12ko lasterketan izena eman duten 30.000 pertsonek jasoko dutena. Aurkezpena Pio Baroja kiroldegian egin da..
Kamisetaren diseinuaren jatorria ibilbidea altxorraren mapa gisa irudikatzeko antolakuntzaren nahia (horregatik "Behobiaren Bila" leloa) eta lasterketa girotzen duen pirata mitikoa omentzea dira, modu altruistan ematen dion guztiagatik.
Luanviren kamisetek emakumezko eta gizonezko patroiak izango dituzte, eta cool-skin teknologiaz eginda daude. Elastikotasun handiko material eta cool-skin teknologiaz eginak. Material horrek, izerdia azkar lehortu eta hezetasunik ez egoteaz gain, arintasuna eta leuntasuna ematen ditu. Gainera, flatlock jostura lauen akabera du, kirola egiten den bitartean marruskadurak minimizatzen dituena.
Aurkezpenean izan dira Fernando Ibarreta BSSko BSS-ako Produktore eragilea, anfitrioi gisa jardun duena. Luanvi markaren aldetik Joan Perarnau CRO Running-a eta markaren irudia den Martin Fiz egon dira.