Behobia - San Sebastián(ek) eta Super Amara BATek BIZIKI proiektua jarri dute abian.

Behobia - San Sebastián(ek) eta Super Amara BATek (Bidasoa Atletiko Taldea), 50/50/25 proiektuari laguntzeko ekintza gisa, BIZIKI proiektua jarri dute abian, Gipuzkoako hainbat tokitan 14 urtetik aurrerako adinean talde mistoan entrenatzeko zerbitzua eskaini ahal izateko, maila guztietan eta emakumeengan arreta berezia jarrita.

Entrenamenduak une oro gainbegiratuko dituzte entrenatzaile tituludunek.

Taldean entrenatzea joera bihurtu da kirolean hasi diren eta aurreratuta dauden pertsonentzat, onura ugari lortzen baitira elkarrekin entrenatzean:

  • Ez da hain ohikoa entrenamenduetara huts egitea. Konstanteagoak gara.
  • Laguntasuna sustatzen da, elkar babestuz eta animatuz (neskek mutilak eta alderantziz).
  • Harreman sozial berriak sortzen dira.
  • Merkeagoa da, talde-jarduera baita.

 

Zer landuko da?

Gorputzaren sendotze orokorra, errendimendu fisikoaren hobekuntza, running-hastapeneko entrenamenduak, lesioen prebentzioa, lasterketa-teknika, koordinazio-ariketa fisikoak… taldean landuko diren beste ildo askoren artean.

Zer barne hartzen du jarduerak?

Jarduera pertsonalizatuaren kamiseta; elkarretaratzeak beste talde batzuekin hilean behin, kirolarekin eta ongizatearekin lotutako gaien inguruko hitzaldiak, ospe handiko hizlariekin.

Non eman daiteke izena jarduerarako?

Dagoeneko taldeak hasiak dira Donostian, Irunen, Errenterian eta Pasai Donibanen, eta lanean jarraitzen dute Gipuzkoako beste herri batzuetan talde berriak abian jartzeko.

  

Informazio hemen:

  

ANIMATU ETA PROBATU!!!

BAT            CD FORTUNA KE

Logo Biziki