Gaur, Behobia - Donostia lasterketak Luanvi markako kamiseta aurkeztu du bere sare sozialen bidez, azaroaren 10eko lasterketan izena eman duten 27.000 pertsonek jasoko dutena.
Kamisetek emakumezko zein gizonezko patroiak izango dituzte, eta cool-skin teknologiaz eginda daude. Elastikotasun handiko material eta cool-skin teknologiaz eginak. Material horrek, izerdia azkar lehortu eta hezetasunik ez egoteaz gain, arintasuna eta leuntasuna ematen ditu. Gainera, flatlock jostura lauen akabera du, kirola egiten den bitartean marruskadurak minimizatzen dituena.