Gaur goizean, azaroak 5, 59. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.
Aurkezpenean lasterketaren koordinatzailea Iñigo Etxeberriak lasterketaren inguruko hainbat jardueraren berri eman dute: 50/50/25 proiektua, Kursaal jasotze puntua, BSS Txiki, BSS Patinatzaileak, BSS Pertsona ezinduak edota lasterketa nagusia. Halaber, hauei lotutako zerbitzuak eta datuak ere azaldu ditu ondorengo dosierrean jasoak.