Eduardo Chillida eskultorearen obrak eta Behobiak bat egingo dute aurten Korapillo II [Nudo II] (1982) grabatua aukeratuta 2024ko lasterketan banatuko duten dominaren irudi gisa. Lasterketa ezaguna duela mendebete baino gehiagotik Gipuzkoako kirol ekitaldi enblematikoa da.
Artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioak 1982ko grabatu hau aukeratu du Behobian banatuko den dominaren motibo nagusitzat, lasterketak ere 100 urte baino gehiago daramatza Irun eta Donostia artean jokatzen. “Artxibo grafikoan bilatzean argi ikusi genuen aukeratuko genuen lanak lotura erreala eta nabarmena izan behar zuela”, adierazi du Mikel Chillidak. “Korapillo II-k Behobiaren ibilbiderekin elkartzen gaitu, igo-jaitsi, joan-etorri moduko horrekin”. Obraren formak abiapuntutik helmugara iritsi arte hazten doan bide baten antza du, bi hirien artean zenbait espazio eta txoko igarotzen dituen ibilbide moduko bat sortuz.
Hala, eta beste behin, Chillidak kirolarekin zuen harremana berriz ere agerian geratzen da zuen pasioagatik, ez futbolarekiko, golfarekiko, arraunarekiko edo palarekiko bakarrik, baizik eta, oro har, kirol jarduerekiko, bere artearekin lotura argia hauteman baitzion beti. Haren seme eta Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioko lehendakari Luis Chillidak azaldu duenez, eskultorearentzat, artea eta kirola “elkartu egiten dira espazioak, formak eta mugimenduak bat egiten duten lekuan”.
2024an bere mendeurrenaren ospatzen dela eta –1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen– omenaldi programa zabal bat aurrera eramaten ari dira, erakusketez, argitalpenez, kontzertuez edo dantza-ikuskizunez gain, artistak kirolarekin izandako lotura estua gogoratzen duten jarduerak ere biltzen dituena. Domina oroigarri honek argi erakusten du Eduardo Chillida zena gizartean eta eragileengan errotua dagoela.
Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarentzat, Behobiaren dominak Korapillo II obra izatea artistari egindako omenaldia da; haren bizitzak eta lanak, bere lurrean sakon errotuak, munduari irekitasuna eta bizitza ulertzeko modu paregabea ere islatzen dute.