Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.
Nutrizio eta Kirol Testaz ari gara. Odoleko test bat da, eta aukera ematen du bitamina eta mineralen behar indibidual garrantzitsuenak zein diren jakiteko, baita gantz, proteina eta karbohidratoen ingestioarekin lotutakoak ere, gorputz-konposizio egokia izateko eta jarduera fisikorik efizienteena lortzeko. Orobat, detoxifikatzeko ahalmena, hantura-egoera eta lesioak saihesteko eta hezurren osasuna hobetzeko nutrienteen eta ariketaren beharrak analizatzen ditu.
Salbuespen gisa, lasterketaren edizio honetarako bakarrik, Quirónsalud prezio berezia eskaintzen du proba hau egiteko, % 50eko deskontuarekin. Behobia24 deskontu-kodea gehituta lortu ahal izango duzu deskontua e-Quirónsalud plataformako ordainketa-prozesuan, esteka honen bidez enlace.
Probaren azken prezioa 220 euro izango da Behobia/SS 2024ko korrikalarientzat.
Zure testa zuzenean eskura dezakezu esteka horretatik. Ez du medikuaren preskripziorik behar eta Quirónsalud zentroetako edozeinetan egin dezakezu, betiere e-Quirónsalud plataformaren bidez erosten baduzu.
Zita online da eta dena e-Quirónsalud plataformatik egiten da.
Emaitzak Quirónsaludeko Pazientearen Atariaren bidez jasoko dituzu, odola atera eta 15 bat egunera. Horrez gain, test ondoko telefono-kontsulta bat ere barne hartzen du. Kontsulta horretan emaitzak azalduko dizkizute.