2025eko egutegia
Izen-emate guztiak Internet bidez egingo dira
16 urtetik gorako parte-hartzaileak bakarrik
Apirilaren 2tik
Ohiko 3/5 Korrikalariak
api 2 eguerdiko 12:00etan
api 23
Garrantzitsua
Ez da beharrezkoa lehen unean izena ematea, lekua ziurtatua baituzu 22 egunez, apirilaren 2tik apirilaren 23ra arte.
Azken 6 urtetan B/SS lasterketan gutxienez 3 izen-emate 2019, 2020-BSS Birtuala-, 2021, 2022, 2023 eta 2024 urteetako behin betiko izen emateak kontutan izanda) baldin badituzu, zure lekua ziurtatzeko aukera ematen dizugu apirilaren 2tik apirilaren 23ra arte, izen emate orokorra ireki aurretik.
Ohiko 3/5 Patinatzaileak
api 2 eguerdiko 12:00etan
api 23
Garrantzitsua
Ez da beharrezkoa lehen unean izena ematea, lekua ziurtatua baituzu 22 egunez, apirilaren 2tik apirilaren 23ra arte.
Beharrezkoa da lasterketa mota hauetan eskarmentua izatea: egiaztatu egingo da.
Azken 5 urtetan B/SS lasterketan gutxienez 3 izen-emate (2019, 2021, 2022, 2023 eta 2024 urteetako behin betiko izen emateak kontutan izanda) baldin badituzu, zure lekua ziurtatzeko aukera ematen dizugu apirilaren 2tik apirilaren 23ra arte, izen emate orokorra ireki aurretik.
Ziurtatu ohiko 3/5 patinatzailea zaren
B/SS Patinatzaileak lasterketari buruzko informazio gehiago hemen:
Joma promozioa
Api 2 eguerdiko 12:00etan
Eka 15 Dortsalak agortu arte
* Prezioa: DOAN + Joma Running R- familiako zapatilla erostean
Garrantzitsua
Dohako izen-ematea, Joma Running R- familiako zapatilla pare bat zerrendako denda batean erostean.
Erosketaren gutxieneko zenbatekoa: 120 € running R- familiako produktuan.
Erosketa izen-ematea egin ondoren egin behar da.
Promozio honetan ezingo dute parte hartu promozioaren barne dauden dendetako jabeek, ez senitartekoek ezta langileek ere.
Joma promozioaren bidez izen-ematea burutzeko jarraitu beharreko pausoak
- Izen-ematea www.behobia-sansebastian.com webgunean egin.
- Izen-ematea egiterakoan, "Joma promozioa" izen-emate mota aukeratu.
- Joma running R- familiako zapatilak zerrenda honetako denda batean erosi beharko dituzu. Gutxienez 120 €-ko gastua egin beharko da. Beharrezkoa izango da izen-ematearen ziurtagiria inprimatuta eramatea dendara.
- Behin erosketa egitean, dendak zure eskaera bidaliko dio Jomari, eta datuak zuzenak direla egiaztatzen dugunean, antolakuntzak zure izen-ematea berretsiko du.
Ezinbestekoa izango da erosketa tiketean Joma running R- familiako zapatila pare bat gutxienez egotea. Zapatilen zenbatekoa 120 €-ra ez bada iristen, Running Joma arropa erosi ahal izango da, diru kopuru hori gainditzeko.
Joma R- promozioarekin doako izen-ematea formalizatzeko (gauzatzeko) epea: 2025eko apirilaren 2tik ekainaren 15era. Erosketa-tiketa epe horren barruan ez badago (2025-04-02tik 2025-06-15era), izen-ematea bertan behera geldituko da.
Dortsal solidarioak
api 2 eguerdiko 12:00etan
Dortsalak agortu arte
Azken eguna IRA 20
* Prezioa: 55€ + Proiektu solidariorako dohaintza
Behobia-San Sebastian lasterketak Dortsal Solidarioaren bidez izena emateko aukera ematen du. Egitasmo honek arrakasta handia izan du munduko lasterketa onenetariko batzuetan. Horri esker, zure aukerako interes sozialeko proiektuak laguntzeko aukera izango duzu, gutxienez 7 euroko dohaintza eginda. Era berean, antolakuntzak proiektu sozialetarako euro bat emango du saldu den dortsal solidario bakoitzeko.
Pakete turistikoak
api 2 eguerdiko 12:00etan
Dortsalak agortu arte
Azken eguna IRA 20
* Prezioa: 55€ + Hotelaren prezioa
Garrantzitsua
Izen ematean Pakete Turistikoa aukeratu eta erreserba ez bada 10 eguneko epean egiten, dortsalaren eskaera automatikoki ezeztatuko da.
Behobia-San Sebastian lasterketako bidaia agentzia ofizialak, URTARO BIDAIAK, hirian eta bere ingurunean ostatu eskaintza onenak ditu. Erreserba egiterakoan dortsala ziurtatzen da. Lasterketa egunean logela 15:00tan uzteko aukera ematen da ostatu gehienetan.
Gainera, lasterketa egunean irteerara garraioa aukera dago, hiriguneko hainbat lekutatik: 12 euro.
Abantaila OHIKO 3/5 dortsala – 50 euro azken 6 urteetan gutxienez 3 B/SS edizioetan izena eman dutenentzat (2019, 2020 - BSS Birtuala -, 2021, 2022, 2023 eta 2024ko izen emateak hartuko dira kontutan). Ohiko korrikalarien epe barruan soilik (apirilaren 3tik apirilak 24 arte).
Informazioa eskatzeko, jarri harremanetan: info@urtarobidaiak.com.
Bazkideak
Fortuna Kirol Elkartea
api 2 eguerdiko 12:00etan
api 23
Garrantzitsua
Epe honetatik kanpo ez dira izen emateak onartuko.
Fortuna Kirol Elkarteko bazkideek deskontua izateko izen ematea apirilaren 2tik apirilaren 23ra bitartean egin beharko dute.
Maiatzaren 7tik
Izen emate orokorraKorrikalariak
mai 7eguerdiko 12:00etan
ira 20Dortsalak agortzen direnean itxaron zerrenda irekiko da
Garrantzitsua
Izen-ematea EZ da behin betikoa izango, ordainketa egin arte, aukeratutako moduan.
Behin izen emate orokorrak agortzen direnean itxaron zerrenda irekiko da leku libre bat gelditzearen zain daudenentzat.
Izen emate orokorraPatinatzaileak
mai 7eguerdiko 12:00etan
Dortsalak agortu arte
Azken eguna IRA 20
Garrantzitsua
Izen-ematea EZ da behin betikoa izango, ordainketa egin arte, aukeratutako moduan.
Beharrezkoa da lasterketa mota hauetan eskarmentua izatea: egiaztatu egingo da.
B/SS Patinatzaileak lasterketari buruzko informazio gehiago hemen:
Irailaren 1etik
Titulartasun aldaketa
ira 1
aza 8
* Prezioa: 5€: Kudeaketa-gastuengatik
Garrantzitsua
Titulartasuna aldatzeko prozesua beste urte batzuetakoa ez bezalakoa izango da.
Edozein arrazoi dela eta ezin baduzu lasterketan parte hartu, irailaren 1etik aurrera eta lasterketa bezpera arte zure dortsala beste pertsona bati pasa diezaiokezu.
Izen aldaketa izen ematea egin duen pertsonak egin behar du (erosleak).
Irailaren 10etik
Desgaitasuna duten pertsonak
Izena emanira 10
eguerdiko 12:00etan
urr 10
Garrantzitsua
Beharrezkoa da federazioaren lizentzia edukitzea.
Atletek, izen-emate orriarekin batera, atleta ezinduaren egoera ziurtatuko duen atletismoko federazioko lizentziaren kopia, dagokion Desgaitasuna duten pertsonen Kirol Federazioak eginikoa, aurkeztu beharko dute. Eta Pertsona Gorren kasuan audiometria ere bai. Lizentzia horretan atleta ezindu gisa duen kategoria agertu beharko da.
B/SS Desgaitasuna duten pertsonak lasterketari buruzko informazio gehiago hemen:
Irailak 20
Izen emateen itxiera eta aldaketak
Irekita dauden izen emateen itxiera eta lasterketako poltsari lotutako aldaketen amaiera: EZIN izango da aldaketarik egin lasterketako poltsaren datuetan (dortsalaren kolorea, kamisetaren taila eta jasotzeko lekua), poltsa prestatzen hasten baita.